Eugène Goyheneche: Onomastique du nord du Pays Basque (XIéme - XVéme siècles) liburua interneten jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean dago, hemen, denon eskuragarri. Liburua Xarles Videgain euskaltzain osoak prestatua da, eta Akademiak argitaratzen duen "Iker" bildumaren 27. zenbakia da.
Onomastique du nord du Pays Basque (XIéme - XVéme siècles) lanean, Eugène Goienetxek 1966an Bordeleko Unibertsitatean defendatu zuen tesia jaso da. Lan horrek hiru zati nagusi ditu: lehenengoan, 8.000 leku- eta pertsona-izen biltzen ditu; bigarrenean, garaiko euskal lurraldeen antolamendu politiko-administratiboa deskribatzen du; eta hirugarren zatian, hizkuntzaren ikuspegitik hainbat ohar gaineratzen ditu. Xarles Videgainek Bordelen aurkeztutako dokumentua oinarri harturik, argitalpen hau prestatu du. Frantsesez idatzita