Datorren ostegunean, ekainaren 13an, Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute, Bilbon, Akademiaren egoitzan, goizeko 11:30ean. Eusko Ikaskuntzaren izenean Iñaki Dorronsoro lehendakariak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria eta Rosa Miren Pagola Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordea ere izango dira ekitaldian.
Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak, erakunde bakoitzaren izaera eta helburuen barnean, bien arteko lankidetza proiektuak sustatu eta garatu nahi dituzte euskal hizkuntzaren eta kulturaren esparruan. Testuinguru horretan, elkarrekin ikerketak gauzatu nahi dituzte hizkuntza eta kultura izaerako gaietan, bai eta hizkuntzaren, kulturaren eta gizartearen arteko harremanak sendotzea xedetzat duten egitarauen inguruan ere. Horiek horrela, bi erakundeon arteko lankidetza euskal hizkuntzaren eta kulturaren eremuan gauzatuko da, bai eta hizkuntzaren, kulturaren eta gizartearen arteko harremanak sendotzea xedetzat duten egitarauen inguruabarrean ere.
|