Aurkezpena

Herri Literatura batzordearen zeregina

Euskaltzaindiko Herri Literatura batzordeak euskal herri-literaturaren adierazpenak aztertzen ditu: adibidez, bertsolaritza, paremiologia (esaera zaharrak, atsotitzak...), herri-antzerkia, euskal fraseologia (esapideak, kolokazioak eta beste), kantu laburrak, herri-prosa eta ahozkotasuna.

<<Paregabeko altxorra da herri-literatura. Hor dago bildua gure tradizioa, eta tradizioa aintzat hartu gabe ez dago etorkizuna eraikitzerik. Ahozko euskarak eta ahozko euskararen munduak eutsi diote bizirik euskarari: hortxe landu eta ondu da euskara eta, oro har, euskal kultura, eta hori ezagutu gabe ez dago aurrera egiterik>>. Horrelaxe adierazi zuen Pello Esnalek, laburki, Herri Literatura batzordekide guztien iritzia.

Herri Literatura batzordekideak

  • Burua(k): Pello Esnal, Juan Mari Lekuona(†) eta Antonio Zavala(†).
  • Idazkaria: Joxe Ramon Zubimendi
  • Kideak: Joxe Mari Aranalde(†), Antton Aranburu, Adolfo Arejita, Juan Manuel Etxebarria, Jesus Mari Etxezarreta, Alfontso Irigoien(†), Joxemari Iriondo, Mixel Itzaina, Jabier Kalzakorta, Emile Larre, Abel Muniategi, Xabier Perez "Euzkitze" eta Patziku Perurena.

Herri-literaturari buruzko jardunaldiak

Euskaltzaindiak 1989an egin zuen herri-literaturari buruzko lehen jardunaldia, eta 2005ean azkena (oraingoz). Hauek dira, urtez urte eta jardunaldiz jardunaldi, bilera ireki horietan landutako gaiak:

  • Villabonan, 1989an, Kontapoesia.
  • Donostian, 1992an, Herri-narratiba.
  • Oiartzunen, 1994an, Ahozkotasuna.
  • Durangon, 1996an, Paremiologia.
  • Tolosan, 1998an, Herri-antzerkia.
  • Bilbon, 2000n, Euskal fraseologia.
  • Eibarren, 2002an, Kantu laburrak.
  • Donostian, 2005ean, Herri-prosa eta ahozkotasuna.

Euskaltzaindiak denon eskura jarriak ditu, urtean urteko Euskera aldizkarian edota separata banatan argitaratuz (baita Interneten ere), jardunaldi horietako hitzaldi guztiak.

Herri-literaturari buruzko jardunaldien antologia

Euskaltzaindiak, oraingo honetan, jardunaldi horietako ekarpenik mamitsuenak batu eta argitaratu ditu, antologia gisa. Hemen dira, beraz, Herri Literatura batzordeak antologia honetarako banan-banan eta aho batez aukeratutako hitzaldiak eta gaiak: altxor handiaren lekuko txiki horiek ez dira lagun txarrak, noski, tradiziotik etorkizunerako zubia egiteko, euskal herri-literatura ezagutuz aurrera egiteko.

Gizalegez, eskerrik asko Joakin Berasategi eskuzabalari, editore herri-literatura zale horrek Euskaltzaindiari oparitutako artxibo marduletik hartu baititugu bertsolarien-eta argazkiak.

Joxe Ramon Zubimendi Imaz
Herri Literatura batzordearen idazkaria


Herri-literatura jardunaldietako hitzaldi hautatuen zerrenda: aipamen bibliografikoa

Dokumentu guztiak jaitsi (ZIP, 53,2 MB)

I. JARDUNALDIA: KONTAPOESIA

Villabonan, 1989ko maiatzaren 26an eta 27an

Aurkibidera itzuli

 

II. JARDUNALDIA: HERRI-NARRATIBA

Donostian, 1992ko martxoaren 25ean, 26an eta 27an

Aurkibidera itzuli

 

III. JARDUNALDIA: AHOZKOTASUNA

Oiartzunen, 1994ko abenduaren 29an eta 30ean, Manuel Lekuonaren omenez

Aurkibidera itzuli

 

IV. JARDUNALDIA: PAREMIOLOGIA

Durangon, 1996ko abenduaren 6an eta 7an

Aurkibidera itzuli

 

V. JARDUNALDIA: HERRI-ANTZERKIA

Tolosan, 1998ko azaroaren 13an eta 14an, Antonio Maria Labaienen omenez

Aurkibidera itzuli

 

VI. JARDUNALDIA: EUSKAL FRASEOLOGIA

Bilbon, 2000ko abenduaren 28an eta 29an, Justo Maria Mokoroaren omenez

Aurkibidera itzuli

 

VII. JARDUNALDIA: KANTU LABURRAK

Eibarren, 2002ko azaroaren 27an eta 28an

Aurkibidera itzuli

 

VIII. JARDUNALDIA: HERRI-PROSA ETA AHOZKOTASUNA

Donostian, 2004ko azaroaren 24an eta 25ean

Aurkibidera itzuli