Bihar, maiatzaren 22an, Ipar Euskal Herriko euskaltzainen urteko bilkura egingo da, Euskaltzaindiaren Baionako ordezkaritzan, Gaztelu Berrian. Bilera hau urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute. Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak ere badoaz bilerara.