IKER ikerketa guneak eta ARPIST dokumentazio sareak antolatuta, "Ikerketarako dokumentazio-tresna eta zerbitzu numeriko edota digitalak: Akitania eta Euskal Herriko lan ildoen elkartrukaketa" izeneko jardunaldia egin zen atzo, ekainaren 11n, Universite de Pau et des Pays de l'Adour Unibertsitatearen Baionako campusean. Andoni Sagarna euskaltzainak eta Pruden Gartzia Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako zuzendariak parte hartu zuten, eta "Euskaltzaindia: liburutegia, artxiboak eta euskal eduki sozialak" hitzaldia eman zuten.