Maiatzaren 3an eta 4an, Mendebalde Kultura Alkarteak XVII. Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiaren egoitzan, "Gogoa kirolean" izenburupean. Jardunaldien aurkezpena hauek egin zuten: Kaxildo Alkorta Alkarteko zuzendariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Jardunaldiok lau atal nagusi izan zituzten: kirola bizitzan, euskara kirolaren bidez, kirol-istorioak eta euskara, kirola eta komunikabideak. Hizlariak hauek izan ziren: Juan Ramon Fernández-López, Aritz Urdampilleta, Iker López, Iratxe Ibarra, Jose Joakin Gallastegi, Maider Unda, Ibon Gaztañazpi, Pedro Mari Goikoetxea, Jose Ramon Uriarte eta Dabi Piedra. Moderatzaileak Eneko Barrutia, Karmele Perez, Juan Luis Goikoetxea eta Udane Goikoetxea izan ziren. Larunbatean, Jose Angel Iribar omendu zuten; bere gorazarrea Iñaki Sarriugartek egin zuen.