Ramon Saizarbitoriaren Martutene (Erein, 2012) eleberriak jasoko du 2012ko 111 Akademiaren Saria. Sari horren bitartez, Akademiako kideek iazko euskal obrarik gogokoena nabarmendu nahi dute. Orain arte, "Beterriko Liburua" izenez ezagutzen zen. Saizarbitoriak maiatzaren 29an jasoko du saria, Andoaingo Bastero kulturgunean egingo den ekitaldian, arratsaldeko 19:30ean.
Hau da Ramon Saizarbitoriak sari hau irabazten duen bigarren aldia. Izan ere, 2000an argitaratu zen Gorde nazazu lurpean lanak urte hartako Beterriko Liburua aipamena irabazi zuen.
Bestalde, datorren astean aurkeztuko da Martutene liburuaren gaztelaniazko bertsioa.