Euskaldunon egunkariak 1991ko abenduaren 6an kaleratu zuen lehenbizikoz Nafarkaria izenarekin Nafarroako bere gehigarria. Geroztik ostiralero ikusten zuen argia, harik eta 2002. urtean, larritasun ekonomikoak itota, desagertu zen arte. Zortzi orrialde izaten zituen eta bertatik Nafarroako kazetari, idazle eta era askotako pertsonaiak pasatu ziren, albisteak, iritziak eta gauza jakingarri asko azalduz.

Euskaltzaindiak pentsatu zuen altxor hori guztia ezkutuan geratzea ez zela bidezkoa; euskarri digitalean bere webgunean jarri behar zuela. Hori egin ahal izateko, Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak 2011rako sinatu zuten hitzarmenean Nafarkaria digitalizatzea eta  Interneten kontsultagai jartzea adostu zuten. Halaxe egin zen eta lan horren fruitua eskaintzen da, hain zuzen, orri honetan. Ale guztiak kontsultatzeko eta jaisteko aukera dago. Kontsultak egileen arabera, nahiz bilatzailearen bitartez egin daitezke. Emaitzak, berriz, paperezko albistariak zuen itxura berberarekin ikusten dira.

Nafarroako Gobernua Euskarabidea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper