Gaur, apirilaren 12an, Philippe Etxegorriren Biarnoko euskaldunak: historiaren eta hizkuntzen bidegurutzean liburua aurkeztu da Euskaltzaindiaren egoitzan. Aurkezpena Etxegorrik berak egin du, ondoan Asier Iriondo "ZingiZango" Legazpiko Euskara Elkarteko presidenteordea izan duela. Liburua elkarte horrek argitaratu du.
Biarnoko euskaldunak historiaren eta hizkuntzen bidegurutzean liburuak Eskiula aldeko euskara eta testuinguru historiko eta soziala azaltzen du. Gainera, zubereraren ikasteko gida da, Biarnoko euskaldunen mintzairatik abiatuz.
Bestalde, apirilaren 20an, ZingiZango elkarteak antolaturik, kultur-ibilaldia egingo da Eskiula, Oloroe eta Maulera, Philippe Etxegorri gidari dela.
Philippe Etxegorrik aurkezpenean erabilitako materiala (PDF, 8,95 MB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.