Otsailaren 19an, Euskaltzaindiaren aretoan, Eider Rodriguezek eta Andoni Egañak eman zuten Bernardo Atxagaren Obabakoak nobelari buruzko jardunaldien bigarren hitzaldia. Jardunaldiok Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu, "Plagioa vs originaltasuna" izenburupean.
Jardunaldi horien hurrengo saioa gaur, otsailaren 21ean, izango da, iluntzeko 19:00etan. Karmele Jaiok eta Mikel Urdangarinek hitz egingo dute Atxagaren lanari buruz. Ziklo honen lehen hitzaldia otsailaren 14an izan zen, eta Kirmen Uribek eta Juan Carlos Perezek eman zuten.