Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberria da protagonista, Bilbo Zaharra Forumak aurten antolatu dituen jardunaldietan. Jardunaldi horiek ikasturte osoan zehar burutuko dira. Bigarren hiruhilekoaren egitarauari dagokionez, "Plagioa vs originaltasuna" izenburua du eta otsailaren 14an hasi zen. Egun horretan, Kirmen Uribe eta Juan Carlos Perez mintzatu ziren.
Hurrengo saioa bihar, otsailaren 19an, izango da, iluntzeko 19:00etan, Euskaltzaindiaren egoitzan. Eider Rodriguez eta Andoni Egaña arituko dira. Otsailaren 21ean, Karmele Jaioren eta Mikel Urdangarinen txanda izango da.
Jardunaldiei amaiera emateko, Klasikoen 6. irakurraldi jarraitua egingo da, ekainaren 20an, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.