Joan den larunbatean, urtarrilaren 26an, Hendaiako Mediatekan, Euskal Funtsaren gune berriaren aurkezpena egin zen. Jean-Baptiste Sallaberry Hendaiako auzapeza buru zela, hainbat erakundetako ordezkariak izan ziren ekitaldian. Akelarre dantza taldeak eta Txingudiko Bertso Eskolako bertsolariek parte hartu zuten, besteak beste.
Euskaltzaindiaren izenean, Xarles Videgain euskaltzainburuordea izan zen.
Gune berriari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, sakatu hemen.