Datorren ostiralean, urtarrilaren 25ean, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eguerdiko 12:00etan, 2012. urtean hil ziren euskaltzainak omentzeko.
Ondoko hilberri-txostenak irakurriko dira:
- Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” (1929-2012) euskaltzain urgazlea. Jean Louis Davant euskaltzain osoak eta Joxe Austin Arrieta euskaltzain urgazleak txosten bana irakurriko dute.
- Karmele Esnal (1932-2012) ohorezko euskaltzaina. Miren Azkarate euskaltzain osoak irakurriko du.
- Josu Arenaza (1930-2012) euskaltzain urgazlea. Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurriko du
Euskaltzainekin batera, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia izango da ekitaldian. Pier Paul Berzaitz eta Joxan Goikoetxea musikariek ere hartuko dute parte omenaldian.