Euskaltzaindiaren lan jardueraren azken 10 urteotan lan istripurik ez izanaren ondorioz, Mutualia lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutuak Akademia saritu du. Izan ere, bigarren urtez jarraian, azken hamarkadan lan istripurik izan ez duten enpresek, Mutualiaren aitorpena jaso dute. Erakundearen izenean, Joseba Zabaleta kudeatzaileak jaso zuen Mutualiak emandako diploma, 2012ko azaroan egindako ekitaldian.
Iaz ere Euskaltzaindia saritu zuen Mutualiak.
Akademiarekin batera, beste 36 enpresek jaso dute mutua horren aitorpena.