Eako toponimia jaso, sailkatu eta finkatzeko lana aurrera doa, eta behin-behineko mapa toponimikoa prest dago. Hala, azaroan zehar erakusketa egin dute bai Ean, baita Bedaroan eta Natxituan ere, eta herritarrei ekarpenak egiteko aukera emateko. Erakusketa horren aurkezpenean hauek mintzatu ziren: Juan Luis Landazabal Lamikiz alkatea, Esther Korta ikerketa egin duen ikerlaria eta Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkaria.
Esan bezala, erakusketaren xede nagusia hauxe izan da: herritar guztiek ekarpenak egiteko aukera ematea, mapa ahalik eta zehatzena izateaz gain herritarren iritzia ager dadin. Ikerketa honen zuzendaria Imanol Goikoetxea Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kidea da.