Kadet eta Bettiriño liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburu hau Euskaltzaindiaren "Euskararen Lekukoak" bildumaren 26. zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren laguntza izan du. Manuel Padilla da paratzailea.
XVIII. mendeko eskuizkribu anonimo baten azterketa eta edizio kritikoa da Padillak eskaintzen duena. Hazparne aldeko euskararen lekukotasunik zaharrena izan daiteke. Forma aldetik, solasaldi gisa egituratzen da, Kadet apaiza eta Bettiriño haurraren artean. Nabarmena da Larramendiren eragina.