Joan den abenduaren 5ean Euskararen egunaren ospakizunen barruan, eta Elizabarrutiaren Sopuertako San Viator ikastetxeak eskatuta, Onomastika zerbitzuko arduradunak “Euskaltzaindia eta euskal pertsona izenen historia” izeneko hitzaldia eman zuen. Bertan, izenburuak berak dioen bezala, euskarazko pertsona izenen historia biltzen da. Horretaz gain, Euskaltzaindiaren historia laburra eta funtzionamendua azaldu zituen. Hauen osagarri moduan, deiturei buruzko ohar batzuk ere zabaldu zituen.
Honez gero, hainbat aldiz egon da Euskaltzaindia Enkarterrin, iaz hainbat herritako irakaskuntza zentrotan eman baitzituen horrelako hitzaldiak bertako zuzendaritzak edo euskara zerbitzuak eskatuta. Hitzaldi hauekin onomastika alorra ezagutzeaz gain, Akademia bera ere ezagutzea eta hiritarrengana hurbiltzea nahi da.
Comments
Euskaltzaindiak Bizkaiko udalen araua egin zuenean Garape izena baztertu zuen Akademiak ez baitago Garape izena hobesteko datu nahikorik.
Ongi izan