Gaur, abenduaren 11n, IKAS Euskal Pedagogia Zerbitzuak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Baionan, Akademiaren ordezkaritzan. IKAS-en izenean Maite Erdozaintzi Etxart presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Haiekin batera Aines Dufau IKAS-eko zuzendari orokorra eta Aurelia Arkotxa euskaltzain eta Akademiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria izan dira.
Hitzarmen horren ondorioz, besteak beste, euskararen normalizazioaz duten proiektuak partekatuko dituzte bi erakundeek. Bestalde, Euskaltzaindiak euskararen alorrean ezarririko arauak zabalduko ditu IKAS-ek, eta Akademiak IKAS euskal pedagogia zerbitzuak argitara ematen dituen materialen hizkuntza-gainbegiratuko ditu. Era berean, IKAS Pedagogia Zerbitzuak ekoitzi dituen euskarazko testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko ditu, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan.