Euskaltzaindia, urtero legez, Durangon abenduaren 6tik 9ra izango den euskal liburu eta disko azokan izango da. Bi saltoki izango ditu (Artekale 16-17) eta bertan, Euskaltzaindiko zenbait argitalpenez gain, 2012ko nobedadeak ere izango ditu salgai. Azken azkenak aipatzearren, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak eta Erlea aldizkari literarioaren 6. zenbakia.
Horretaz gain, erakundeko saltokian izango direnek Euskaltzaindiaren argitalpen eremuari buruzko edozein kontsultari erantzungo diote.
2012ko edizio honetan kultura ijitoa izango da gonbidatua. Bestalde, orohitzak izango dira gai nagusia, aintzat hartuz Nafarroako konkistaren V. mendeurrena eta Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen direla.