Madrilen, Espainiako Instituto Geográfico Nacionalaren egoitzan bildu zen CENG (Comisión Especializada Nombres Geográficos) eta Euskaltzaindiak parte hartu zuen bere Onomastika zerbitzuburuaren bidez. Aipatutako taldea, Consejo Superior Geográfico-ren atal bat da eta bere helburua da, besteak beste, izen geografiko edo toponimoen erabilera normalizatzea eta ezagutza bultzatzea.
Bertan biltzen dira Espainiako Erresuman toponimia alorrean eskuduntza duten administrazioen ordezkariak, estatuarenak, erkidegoenak eta toponimia landu zein arautzen duten unibertsitate eta hizkuntzaren akademiak.
Bere lan nagusiak, ondokoak dira:
- Nomenclátor Geográfico Nacionalean ageri diren izenak hautatzeko eta erabiltzeko iripizpideak ezartzea
- Instituzio publikoei leku izenei buruzko informazioa ematea
- Erakundeen arteko elkarlana bultzatzea
- Erkidego bati baino gehiagori dagozkien izenetan amankomuneko erabilerak adostea
- Ofiziala eta normalizatuta dagoen toponimiaren erabilera bultzatzea
- Izen geografikoen gaineko ikerketa bultzatzea
- Nazio Batuen erakundearen proposamenak zabaltzea
- CSICek proposatuta beste lanak bultzatzea.
Bere lanek garrantzia handia dute leku izenen erabilera egokia bultzatzea baitute helburu, esaterako, euskaraz Gorobel izeneko mendizerraren izenaren erdal izena zein den aztertu behar zuen zati bat Burgos baita. Datuak aztertu eta gero, Sálvada izena ezarri zuen hori baita ahoskera jatorra, dokumentazioan XX. mendearen amaiera arte ongi jaso den bezala.
Horretaz gain, leku izenen garrantzia eta erabilera normalizatua bultzatzeko esku-orriak argitaratu ditu estatuko hizkuntza ofizialetan. Azkenik, lagundu dio IGN nazioarteko mapa-egilentzako jokabideak biltzen duen esku-liburua argitaratzen, gaztelaniaz eta ingelesez.
2013ko urrian toponimiari buruzko IV. Jardunaldiak egingo ditu Valladoliden.