"Euskararen oraina eta geroa Ipar Euskal Herrian" goiburupean egingo da Baionan, azaroaren 16an
Aurkezpen-ekitaldian Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xarles Videgain Baionako bulegoaren arduradunak eta Sagrario Aleman Sustapen batzordeburuak parte hartu dute.
XVII. Jagon jardunaldia 2012ko azaroaren hamaseian egingo da, egun osoan zehar, Université de Pau et des Pays de l'Adour (Salle des Thèses) Baionako campusean. Jardunaldiotan: euskararen bilakaera soziolinguistikoa Ipar Euskal Herrian; euskararen balorapen kulturala; euskarak aurrera egin ahal izateko, garabidean jarri beharreko hizkuntza-politika; irakaskuntza elebidunaren erronkak; eremu desberdinetan abian jarritako esperientzien aurkezpena gaiak aztertuko dira.
Egitaraua osorik (PDF, 210,3 kB)
Izen ematea doakoa izango eta aldibereko itzulpen zerbitzua ere egongo da. Izena emateko sakatu hemen edo hemen . (Oharra: galdera ipintzen duen eremuan, jardunaldira entzule bezala joan nahi dela jarri behar da).