Sari-emate ekitaldia azaroaren 8an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja Aretoan
Joxe Azurmendi Otaegi idazle, pentsalari, saiogile eta ohorezko euskaltzainari emango diote azaroaren zortzian, Donostian, Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja Aretoan, Eusko Ikaskuntza – Euskadiko Kutxaren Humanitate, Arteak eta Gizarte Zientzien 2012ko saria.
Joxe Azurmendi hautagaitzat Euskaltzaindiko Zuzendaritzak aurkeztu zuen, 2012ko martxoaren hogeita bian eginiko bilkuraren ostean. Ondoren, Osoko batzarrak berretsi zuen, aho batez, 2012ko martxoaren amaieran egin zuen ohiko bileran. Horrexetarako, "XX. mendearen bigarren zatian eta XXI. mendearen hasieran Joxe Azurmendi jaunak egindako lan erraldoia, parekorik ez duena, bereziki pentsamenduaren alorrean" kontuan hartu zuen Euskararen Akademiak.