Bihar, urriaren 23an, Baionako Herriko Etxeak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute. Ekitaldia goizeko 11:00etan izango da, Baionako Mediatekan.
Sinatu ostean, 11:15ean, E. Goyhenecheren Onomastique du Nord du Pays Basque liburua aurkeztuko dute Xarles Videgain euskaltzain oso eta Euskaltzaindiko buruordeak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.
|