Webgune honetan Aita Villasantek idatzitako lanak biltzen dira, guztiak argitaratuak. Lau multzo nagusitan daude banatuta: liburu osoak (41), liburu zatiak (106), artikuluak (769) eta edizio bereziak (hots, Villasantek bildu, editatu edota prestatutako liburuak, guztira 13).

Aita Villasantek 57 urtetan zehar argitaratu zuen: lehen argitalpena 1944koa da, eta azkena 2000koa. Guztira, argitaratutako 929 idazlan katalogatu eta bildu dira.

Bi bilaketa sistema ditu: testu osoko bilaketak eta katalogoaren bidezkoak (sei kategorien bidez: izenburua, hizkuntza, gaia, aldizkaria, lan-mota eta data).

Zehaztapen teknikoak

  • Idazlan guztiak PDF formatuan digitalizatuta eskaintzen dira. Kasu ia guztietan dokumentuaren azalaren irudiaz gain, bi bertsio eskaintzen dira: bata “Dokumentua” izenekoa eta bestea “Testu zuzendua” izenekoa.
  • “Dokumentua” motakoak paperezko bertsioaren argazki leialak dira.
  • “Testu zuzendua” motakoek, ezinbestez, lanketa bat daukate. Ahalik eta maketazio- edo taxutze-agindu kopuru txikiena erabiliz, idazlan guztien aurkezpen homogeneo eta koherentea eskaintzeko ahalegina egin da, elementu formal nagusiei beti irizpide berberak esleituz: goiburuak, izenburu eta azpi-izenburuak... Gainerakoan, dokumentu originalen irizpideak errespetatu dira.
  • Testuen zuzenketak egiterakoan ere bertsio originalaren literaltasuna errespetatu da. Aitzitik, akats tipografiko arrunt gisa hartzeko modukoak zuzendu egin dira sistematikoki.
  • Edizio berezien kasuan (hots, Villasantek bildu, editatu edota prestatutako liburuak) ez da “Testu zuzendua” prestatu, beharrezkoa ez dela iritzirik.
Bizkaiko Foru Aldundia   Arantzazuko Frantzizkotar Probintzia
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper