Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen duen Euskal Onomastikaren Datutegiaren bertsio eguneratua jarri du sarean.
Euskal Onomastikaren Datutegian Euskaltzaindiaren onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira, deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan toponimia eta exonimia biltzen dira; gainera, era askotako leku-izenak jaso dira: probintziak, eskualdeak, herriak, mendiak, ibaiak, e.a.