Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute. Hitzarmen horren ondorioz, Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariak urteetan sortu duen euskarazko testu-masa osoa Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko du, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan.
Lexikoaren Behatokiaren xedea corpus monitore bat, lematizatua, etiketatua eta linguistikoki anotatua eraikitzea da. Egitasmo horretako testu-masak hainbat hedabidek euskaraz ekoitzitako berriak -ahozkoak nahiz idatzizkoak- hartzen ditu oinarritzat, zurrupatuz eta corpusaren zoru bihurtuz. Akademia UZEI, Elhuyar eta EHUko Ixa taldearekin garatzen ari da egitasmoa.