Uztailaren 9an, goizean, Alemaniako Staatliches Seminar für Didaktik und Lehrerbildung, hots, Didaktika eta irakaskuntzarako Estatu-Mintegiko azken urteko hamabi ikasle, beren irakasle Götz Wirth eta Rudolf Dorn jaunekin, Euskaltzaindiaren egoitza bisitatzera etorri dira, Jose Llerandi euskaldun irakaslearen eskutik.
Guztiak gaztelania-irakasle izateko prestatu dute beren burua, baina, aldi berean, Espainiako beste hizkuntzen ezaugarriak, historia eta gaurko egoera ere jakiteko interesa izan dute. Euskaltzaindiaren idazkariak, Xabier Kintanak, harrera egin eta gure hizkuntzari buruzko informazio eguneratua eskaini die. Ondoren, Akademiaren egoitza ikusi dute, eta opariz argitalpen batzuk eskaini zaizkie.
Comments