Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak bere webgunearen atal berri bat zabaldu eta Jose Antonio Arana Martixa zenari eskaini dio. Atal horrek ondoko azpiatalak ditu: biografia, bibliografia, musika lanak, soinu grabazioak, argazkiak eta bilduma.
2005ean, Jose Antonio Arana Martixa euskaltzainak, ia 9.000 dokumentuk osatutako bere musika funtsa eman zion Eresbili. Musika Euskal Artxiboak adierazi bezala, "funtsak, nagusiki, bere lan dosierrak jasotzen ditu, autore, interprete eta euskal gaiei buruzkoak, ohar, dokumentu eta argazkiak, bere musika argitalpenen material guztiak, bai eta partitura, musika liburu, aldizkari eta disko ugariz osatutakoa".