Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburu hau Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 10. zenbakia da eta Euskaltzaindiaren eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza da. Bertan ikastolen izaera kolektiboa kontatu nahi da, ikastolen eta gizartearen arteko elkarrekintzarekin batera.
Lanak ikastolen historia sozialarekin zerikusia duten datuak, gertaerak, lekukotzak eta aburu kontrajarriak biltzen ditu, bestak beste. Bai ikastola oso azaletik ezagutzen duen irakurleak, baita adituak ere, ikastola mugimenduaren ikuspegi osoa aurkituko du, eta orain arte jakinak ziren datu askorekin batera, behin ere jaso gabe zeuden gertaera, adierazpen, lekukotza zuzen eta ikuspegi desberdinen berri izango du.