Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra: Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina CD-ROMa webgunean jarri du Akademiak, guztion eskuragarri. Bertan, Euskaltzaindiak 2008an egin zuen XVI. Nazioarteko Biltzarraren emaitza jasotzen da. Euskaltzaindiaren Iker bildumaren 26. zenbakia da eta Iruñean egin ziren hitzaldiak, txostenak eta mahai-inguruak biltzen ditu.
Aipatu biltzarrean Pirinioetako mendikate zabalaren bi aldeetako hizkuntzak eta kulturak ikertu ziren. Hartara, euskara, aragoiera, katalan eta okzitanieraren hainbat alor aintzat hartu ziren, hala nola euren historia, dialektologia, literatura, soziolinguistika, teknologia berriak eta toponimia, aditu eta jakitun askoren ekarriak bilduz. Argitarazle lana Patxi Salaberri, Andoni Sagarna eta Joseba Lakarra euskaltzain osoek egin dute.
Bilatzailea erabiliz gero, Biltzarraren komunikazioak banan-banan kontsulta daitezke, hemen.