Videgain, Xarles

Xarles Videgain

4. aulkia bis

 

Aurreko euskaltzaina: Txomin Peillen
Ondoko euskaltzaina: Itxaro Borda

 

Euskaltzain emeritua

Baionan (Lapurdi) jaio zen, 1947ko ekainaren 30ean.

Letretan doktorea. Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasle emeritoa Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean.

Euskaltzain urgazle izendatua 1983ko martxoaren 25ean eta oso 2009ko martxoaren 26an. Euskaltzain emeritua da 2022ko uztailaren 22tik.

“Baionan” izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Baionan 2010eko urriaren 30ean.

Ikusi sarrera-hitzaldia

Oinarrizko ikasketak Baionan burutu ostean, Letra Modernoetan lizentziatu zen Tolosako Unibertsitatean (Tolosa II – Le Mirail) 1982an. Jacques Allières-ek zuzendu zion tesina, Lopez Ibarreko erretorearen Giristino perfekzioniaren praktika (1782) liburuaz.

Letren doktoregoa 1989an eskuratu zuen Bordele Montaigne Unibertsitatean, Oztibarreko hazkuntzaren lexikoaz egindako tesiarekin, Jean Haritxelharrek eta Jean Louis Fossat-ek zuzenduta.

Baionako ikastetxe batean eskolak eman zituen eta Ikas batasuneko idazkari izan zen. Egun Euskal Hizkuntza eta Literatura katedraduna da Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean, dialektologia eta etnolinguistika irakasten dituela. Unibertsitateko Euskal Ikasketen saileko arduradun pedagogikoa izan da hainbat aldiz 1998tik. Orobat, Baionako Fakultateko batzordeko kide da 2003tik eta Unibertsitatearen batzorde zientifikoko kide 2007tik.

Euskararen irakaskuntzari eta hedapenari dagokionez, Akitaniako Institut Universitaire de Formation des Maîtres (IUFM) eskolan, euskal hizkuntza eta zibilizazioko ikastaroaren arduraduna da 2001etik. Halaber, Euskararen CAPES agiriaren epaimahaiburu (2002-2005) eta buruorde (2005-2011) izan da. Frantziako Conseil National des Universités delakoaren Eskualdeko Kulturak eta Hizkuntzak sailean jardun du 1996tik, buruorde (2003-2007) eta buru (2007-2011) ere izan dela. Bordeleko Akademiaren eskualdeko hizkuntzen batzordekide da.

CNRS erakundearen IKER (UMR-5478) ikerguneko kide da, eta talde beraren Lapurdum aldizkariaren zuzendari 2009tik. Euskal Herriko Unibertsitateko EUDIA ikerketa taldean aritu da. Halaber, Nicolae Saramandu irakasleak zuzentzen duen Atlas Linguarum Europae (ALE) egitasmoko batzorde eragilearen kide eta euskararen ordezkari da 1992tik.

Ikerketari dagokionez, hurrengo gaietan berezitu da: lexikologia, dialektologia eta geolinguistika. Euskaltzaindian, 2012-2020 bitartean euskaltzainburuorde izateaz gain, 1981etik Euskararen Herri Hizkeren Atlasean (EHHA) aritu da lanean kide nahiz arduradun gisa (2008-). Orobat,Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria izan da (2012-2021).

Aldizkariez den bezainbatean, Lapurdum (1996), EHUko ASJU (1996), Grenobleko Unibertsitatearen Géolinguistique, Eusko Ikaskuntzaren Oihenart (2009), eta Euskaltzaindiaren Euskerako (2009) batzordekide da. Aipatutakoez gain, beste hainbat aldizkaritan argitaratu ditu artikuluak: Clio, Bulletin des Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques, Pyrénées, Language in Time and Space, Bulletin du Musée Basque, Eusko Ikaskuntzaren sailetako koadernoak, Egan, Fontes Linguae Vasconum, eta abar.

Eusko Ikaskuntzaren Baiona Hiria Ohorezko Saria jaso zuen 2007an.

 

Ikerketak

1982 La morphologie verbale dans "Alphonsa Rodríguez, Jesusen Compagnhaco Aitaren Guiristhino perfeccioniaren praticaren pparte bat Heuzcarala itçulia, Heuzcara becic eztakitenen daco": de Lopez (1782) [argitaragabea]

1989 Le vocabulaire de l'élevage en pays d'Oztibarre : contribution aux archives de l'oralité basque [argitaragabea]

1999 Izendegia (Elkarlanean)

2016 Othoi çato etchera : Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757) = Correspondance basque du bateau Le Dauphin (1757) [elkarlanean] (Bordele Montaigne Unibertsitatea)

2019 Euskalkien sailkapen berria [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Edizioak

1992 Nazioarteko Dialektologia Biltzarra, Agiriak [elkarlanean] (Euskaltzaindia) PDF

2000 L'Interprect ou Traduction du français, espagnol et basque de Voltoire

2004 Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2009 Laminosine : 80 ipuin labur (Elkar)

2012 Onomastique du Nord du Pays Basque (XIº-XVº siècles) / Eugène Goyheneche (Euskaltzaindia) PDF

2012 Historia 1492-1815 / Mano Curutcharry [berrikus.] (Ikas)

2012 Historia 1492-1815 : gidaliburua / Mano Curutcharry [berrikus.] (Ikas)

Atlasgintza

1999 Euskal Herriko hizkuntz atlasa : ohiko mintzamoldeen antologia [elkarlanean] (Euskaltzaindia) Webgunea

2007 "Bourciez" bildumako euskal atlasa (BBEA) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2008- Euskararen herri hizkeren atlasa [elkarlanean] (Euskaltzaindia) Webgunea

 

Euskera agerkarian

1983 Cuestionario lexico. Tema, el cuerpo humano y la enfermedad [elkarlanean] PDF

1986 Atlas linguistikoa eta informatika [elkarlanean] PDF

1988 Euskal Herriko hizkuntz atlasgintza 1987an [elkarlanean] PDF

1990 Tripot, lehatxun, ez adiorik : Euskal atlasaren informatizatzeko bidean epantxu zenbait PDF

1993 Euskal Herriko hizkuntz atlasa : galdesorta : dialektologia, atlasgintza [elkarlanean] PDF

2010 Euskaltzaindian sartze-mintzaldia : Baionan PDF

Iker bilduman

1983 Alokutiboa Lopez-engan (1782) PDF

1992 Lexikoaren bilketaren baldintza zenbait PDF

1992 Umerik gabeko kabalearen izendapenaz : antzutik mandora PDF

1994 Oihenarten atsotitzak eta gaurko fraseologia Oztibarren PDF

2021 Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren geroaz

Jagon bilduman

2017 Euskaltzaindiak Euskal Herriko Garapen Kontseiluari

 

Batzordeak eta lantaldeak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper