Maiatzaren 22an, 2011ko Resurrecion Maria Azkue Literatura sariak banatu ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako ekitaldi batean.
Urtero legez, sarituak ez ezik, guraso eta irakasleak ere izan ziren ekitaldian. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak banatu zituzten.
Bestalde, epaimahaiak osatu dituzten guztien izenean, Antton Irusta eta Jabier Kaltzakorta lan sarituei buruz mintzatu ziren.
Resurreccion Maria Azkue Sarietan bi epaimahai izendatzen dira: A eta B mailakoak. A mailakoa 11 eta 14 urte bitarteko gazteen lanez arduratzen da, eta B mailakoa, aldiz, 15 eta 18 urte bitartekoenez.
Aurtengo A mailako epaimahaikoa Yolanda Arrietak, Igone Etxebarriak eta Antton Irustak osatu dute. Guztion izenean, Antton Irustak hitz egin zuen.
Antton Irustaren hitzak 51,22 Kb
B mailan, hauek izan dira epaimahaikoak: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza. Ekitaldian, Jabier Kaltzakorta mintzatu zen.