Gaur, maiatzaren 18an, Mallabiko Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen bat sinatu dute, herriko toponimia biltzeko. Udalaren izenean, Milagros Mondragon alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Xabier Kintana idazkariak sinatu dute.
Lana Pello Mugartzak eta Justo Azagirrek eginen dute. Lanaren oinarrizko datu iturria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako ikerketa bada ere, harago joango da eta toponimia txikiaren bilketa osoa egin behar da. Horretarako, ikertzaileak saiatuko dira baserri guztietan izenak biltzen. Lanaren zuzendaria Onomastika batzordeko idazkaria den Mikel Gorrotxategi izango da. Lana aurrera atera ahal izateko EUDELen laguntza jaso da.
Amaitutakoan, datutegia zehatzeaz gain, mapa bat ere gauzatuko da.