Datorren asteartean, maiatzaren 22an, 2011ko Resurreccion Maria Azkue sariak banatuko dituzte Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Goizeko 11:00etan egingo da sari banaketa, edizio honetako irabazleak bertan izango direlarik.
Bi erakundeok antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira. Bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.