Ibon Sarasola hizkuntzalari, idazle eta euskaltzainak jaso zuen atzo, maiatzaren 16an, 2011ko Euskadi Ikerketa Saria, Giza eta Gizarte Zientzien alorrean, Lehendakaritzako Atriumean egindako ekitaldian. Saria bizitza osoan euskararen alde egindako lanagatik eman diote. Isabel Celáa sailburuaren eskutik jaso zuen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ematen baitu saria. Euskaltzainak euskara batua "eraiki, zabaldu eta gizarteratu zuen belaunaldiari" eskaini zion.
Ibon Sarasolak Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia zuzendu zuen, 1991tik 2005era bitartean. Orain Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak egitasmoaren zuzendaria da.