Unelibros aldizkariak, Unión de Editoriales Universitarias Españolas-ek (UNE) argitaratzen duen seihilabetekariak, Euskaltzaindiaren hainbat argitalpenen berri ematen du udaberrian kaleratu duen zenbaki berrian.
Hauek dira aldizkarian aipatzen diren Euskaltzaindiaren argitalpenak:
- El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha. Egileak: Batzuk. Itzultzailea: Jorge Giménez. Euskal Herriko Ikastolekin elkarlanean.
- Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra. Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina. Egilea: Euskaltzaindia. Biltzarra. Arg.: Andoni Sagarna - Joseba Lakarra - Patxi Salaberri Zaratiegi.
- Euskal Gramatika Lehen Urratsak VII. Perpausa jokatugabeak. Egilea: Euskaltzaindia. Gramatika batzordea
- Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa. Egilea: Euskaltzaindia. Corpus batzordea. Koordinatzailea: Pello Esnal.
- Perpetua Saragueta. Eskuidatziak eta hiztegia. Paratzailea: Andres Iñigo.
- Leioako leku-izenak. Egileak: Mikel Gorrotxategi, Iratxe Lasa eta Goizalde Ugarte. Laster aurkeztuko da.
Euskaltzaindia Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen elkarteko kidea da. UNE-k espainiar Estatuko Unibertsitateen nahiz Ikerketa Zentroen argitaletxe eta argitalpen zerbitzuak batzen ditu. Argitalpen guztien berri ematen dituen Unelibros seihilabetekaria argitaratzen du.