Bihar, apirilaren 27an, Langune Hizkuntza Industrien Elkarteak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute.
Hitzarmen horrek Langune elkartearen eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sortzea du helburu. Hitzarmen horren xedea hizkuntza gaietako ekimenak gauzatzea, garatzea eta zabaltzea izango da. Bi erakundeon arteko elkarlana euskararen normalizaziorako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da, batez ere teknologia berrien arloan, euskararen presentzia eta erabilera areagotzera bideratutako proiektuen inguruan.
|