"Elgoibarko ahozko euskara" liburua Euskaltzaindiaren webgunean
Jesus Mari Makazagaren Elgoibarko ahozko euskara liburua bere webgunean jarri du Euskaltzaindiak. Liburua Iker bildumaren 25. zenbakia da, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zen. Hemen kontsulta daiteke.
Elgoibarko ahozko euskara, 2009an Makazagak aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza nagusia da. Egileak hizkuntzaren maila guztietan ikertu zuen Elgoibarko hizkera, eta horretarako, berri-emaile batzuei grabatutako testuak erabili zituen.