Pirinio Atlantikoetako Philippe Gueucier Ofizialeen Ganbara - Chambre des Métiers-ko zuzendariak, bai eta Sauveur "Xalbador" Lagourgue, lehendakariak, Baionako ordezkaritzari bisita egin diote 2012ko apirilaren 3an. Hor ziren haien errezebitzeko Andres Urrutia euskaltzainburua, Aurelia Arkotxa euskaltzainburu-ordea, Xarles Videgain Baionako bulegoko arduraduna eta Annie Etcheverry, idazkaria.
Alderdi bakoitzak bere egitekoak eta asmoak aurkeztu ondotik, solasaldi aberatsa eta baikorra izan zen eta elkarkidetzako "xantier" berri andana baten abiatzeko gogoa aipatu zen.
Ofizialeen Ganbararen ekimenez, Ofizialeen Unibertsitatea zabaldu berri da Baionan.