Gaur, 2012ko apirilaren 3an, sinatu da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo lankidetza hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du eta, Foru Gobernuaren izenean, Maximino Gómez Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak.
Akordio horren arabera, hauek dira 2012. urteko eginkizun nagusiak:
- Euskal Corpus Onomastikoa: Egitasmoari jarraipena ematea
- Mendaur bildumaren argitalpen berri baten prestaketa
- Euskaltzaindiaren jarduera gastuetan laguntzea