Joakin,
Gutxi ezagutu ditut zu bezalako gizonak, gutxi; bizitza markatzen duen horietakoak izan zira. Eta seguru, ezagutzeko aukera izan duten guziak berdina pentsatzen dutela.
Nortasun haundiko gizona, oso oso zuzena eta bihotz haundikoa, bihotza eskuan zenuela. Bizitza honetan gutxi dira lagunak eta zu horietako bat izan zira.
Joxe Mari Iriondoren bitartez ezagutu zintudan. SENDOA ere ezagutu nuen, eta Sendoarekin batera konturatu nintzen zenbat lan egin zenuen gure memoria, nortasuna eta kultura bizirik atxikitzeko.
2004. urteaz geroztik, Deiadarra elkartea sortu genuen zurekin batera, eta urtez urte Xalbador eguna antolatu dugu. Hemen ere kultura eta bertsularitzaren alde beti prest bultzatzeko eta buru belarri lan egiteko.
Bide hau zurekin konpartitu izana bihotzez eskertzen dauzut.
Gaur, Joakin, bidai luze bat hasi duzu, seguru honezkero Joxe Mari Aranalde, Antonio Zavala, Lazkao Txiki, Xalbador eta abarrekin elkartu zarela.
Joakin, faltan botako zaitugu. Bidaia on eta egun haundira arte.
Itxaro Bethart - Deiadarra
Irulegi, 2012ko martxoaren 31n