Euskaltzaindiak bat egiten du Euskal Konfederazioa eta Kontseilua elkarteek Baionan, 2012ko martxoaren 31n, antolatzen duten DEIADAR manifestaldiaren helburuekin. Horrela onartu zuen Akademiaren Zuzendaritzak, martxoaren 22an, Donostian egindako bileran.
Datorren larunbatean, martxoaren 31n, "Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat" lelopean, manifestazio bat egingo da Baionan, Ipar Euskal Herrian euskara hizkuntza ofiziala izan dadila eskatzeko. 17:00etan hasiko da, Baionako Xaho kaian.
Euskaltzaindiaren adierazpena martxoaren 31ko Baionako manifestaldiaz (euskaraz) 72,33 Kb
Euskaltzaindiaren adierazpena martxoaren 31ko Baionako manifestaldiaz (frantsesez) 71,11 Kb
Euskaltzaindiaren adierazpena martxoaren 31ko Baionako manifestaldiaz (gaztelaniaz) 85,99 Kb