Soraluzeko Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen bat sinatu dute, herriko toponimia ikertzeko eta arautzeko. Hitzarmen horren xedea honako hauxe da: Soraluzeko toponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisajea normalizatzea. Sei hilabeteko lana izango da.
Lana Jon Basauri ikerlaria egiten ari da, beharra gainbegiratzeko Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak izendatu duen Jon Ander Ramos-en zuzendaritzapean. Ikerketaren lehenengo zatian dokumentazioa ikertuko da eta bigarrenean ahozko bilketa egingo dute.
Jon Ander Ramosek Berrizko toponimia ikertu du.
|