Martxoaren 7an, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" jardunaldien laugarren eta azken saioan, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak egindako 80ko hamarkadako mugimendu feminista dokumentala eskaini zen. Arantza Urkaregik eta Amaia Montoriok euren esperientzia kontatu zuten.
"Hitza eta musika" jardunaldiak Euskaltzaindiaren aretoan egin dira. Otsailaren 6an egin zen lehen ekitaldia, Iban Zalduak, Xabier Montoiak eta Ibon Rodriguezek Biodiskografiak emanaldia aurkeztu zutelarik. Bigarren saioa otsailaren 16an egin zen, egun horretan Maialen Belokik Ikuskak eta Antton Ezeiza izeneko hitzaldia eskaini zuela. Eta martxoaren 7an, Amaia Zubiria eta Uxue Alberdi aritu ziren, eta Emakumeek egindako koplak emanaldia eskaini zuten.