Martxoaren 19an, San Jose egunean, bete zen Cadizko Konstituzioaren 200. urteurrena. "La Pepa" izenarekin ezagutzen dugun Konstituzioaren inguruko katexima politikoaren euskarazko eskuizkribua Juan San Martin zenak aurkitu zuen, Arartekoa zen garaian. Halaxe kontatu zion berak Euskaltzaindiaren osoko batzarrari, 1987ko apirilaren 2an. Azalpen hori bera Euskera agerkarian argitaratu zen gero, "Cadizko Konstituzioa euskaraz 1820" izenburuarekin.
San Martinek adierazi bezala, "eskuizkribua, Larramendiren hiztegiaz kutsaturik dagoenarren, gipuzkera jatorrez idatzia da. Bere luze-zabal neurriak 15 x 10 cm, 108 orrialde bi alderdietatik idatzirik, lehen orrialdea azal gisa eta hirugarrenetik zazpigarrenera arestian aipatutako hitzak atera ditugun eskaintza luzea". Juan San Martinen testu osoa irakurtzeko sakatu hemen.