Otsailaren 24an, Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak antolatua, "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" jardunaldia egin zen Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Jardunaldiak, Akademiak urtarrilean kaleratu zuen izen bereko liburua -Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa- izan zuen abiapuntu.
Andres Iñigo Jagon sailburuak hasiera eman zion jardunaldi horretan Pello Esnal, Xabier Mendiguren Bereziartu, Andres Urrutia eta Igone Etxebarria mintzatu ziren. Hitzaldien ostean, mahai-ingurua egin zen eta hauek hartu zuten parte: Jesus Mari Agirre Eusko Legebiltzarreko Itzulpen, Zuzenketa eta Interpretazioko teknikariak; Karlos del Olmo Donostiako Udaleko itzultzaile-interpreteak; eta Xabier Aristegieta Nafarroako Parlamentuko itzultzaile eta interpreteak . Paskual Rekalde Corpus batzordeko idazkaria izan zen moderatzailea.
Mahai-inguruan parte hartu zuten Jesus Mari Agirre, Karlos del Olmo eta Xabier Aristegieta adituen mintzaldiak ekarri ditugu hona.
Jesus Mari Agirre: Euskal prosa idatziaren hitz ordenaz 97,82 Kb
Karlos del Olmo: Berbak antolatzen 53,89 Kb
Xabier Aristegieta: Hitz-ordena: erabilera estrategikoa 132,39 Kb