Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatutako "Euskarari gorazarre" jardunaldien barruan, martxoaren 14an, Espainiako Errege Akademian, Henrike Knörr zena omendu zuten. Omenaldia egun horretan egin zen ekitaldi instituzionalaren ostean egin zen, Knörren familia bertan izan zelarik. Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiko diruzainak eta José Antonio Pascual Espainiako Errege Akademiako zuzendariordeak Henrike Knörren omenez hitzaldi bana eman zuten.