Martxoaren 7an, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" jardunaldien hirugarren saioan, Amaia Zubiria eta Uxue Alberdi aritu ziren, eta Emakumeek egindako koplak emanaldia eskaini zuten. Bihar, martxoaren 22an, Euskaltzaindiak hartuko du zikloaren laugarren eta azken saioa. Iluntzeko 19:00etan, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak egindako 80ko hamarkadako mugimendu feminista dokumentala eskainiko da.
"Hitza eta musika" jardunaldiak Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira. Otsailaren 6an egin zen lehen ekitaldia, Iban Zalduak, Xabier Montoiak eta Ibon Rodriguezek Biodiskografiak emanaldia aurkeztu zutelarik. Bigarren saioa otsailaren 16an egin zen, egun horretan Maialen Belokik Ikuskak eta Antton Ezeiza izeneko hitzaldia eskaini zuela.