Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatutako "Euskarari gorazarre" jardunaldien barruan, martxoaren 15ean, Katuak eta paradisua poesia irakurraldi musikatua eskaini zuten Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak Madrilen, Círculo de Bellas Artesen egoitzan.
Bestalde, Bernardo Atxaga eta Bilbo protagonista izango dira France Culture kateak emango duen erreportaje batean: "Renaître à Bilbao, l'itinéraire de Bernardo". Aste honetan bi daldiz emango dute: gaur, asteartean, eta ostegunean, gaueko 23:00etatik aurrera. Informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.