Joan den larunbatean, martxoaren 17an, giro ederrean egin zen Mauleko I. Libürüaren Egüna. Jende asko hurbildu zen parrokiako gelan jarritako erakusmahaiak ikustera, eta egunean zehar burutu ziren aukezpen eta hitzaldiek ikusmina piztu zuten hara joan zirenen artean. Euskaltzaindiak Zuberoako hainbat gai jasotzen duten 20 argitalpen eraman zituen. Euskaltzainburua liburuaren festa horretan izan zen.
Iragarri bezala, bezperan egin zen Libürüaren Egünaren inaugurazio ofiziala, Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzainak eman zuen "Eüskal literatüran paseiü bat libürü zonbaitekin" mintzaldiarekin. Davantek liburu batzuk komentatu zituen, euskal literaturaren historian murgildu zelarik.
Jean-Louis Davant: "Eüskal literatüran paseiü bat libürü zonbaitekin" 124,25 Kb